Dida!

Dida!

Dida!

DIDA

Larburu, “Krak” diskoaz: “Hausten garenetan, zirrikitu horretatik argia sartu daitekeela aldarrikatzera dator”

"Krak" du izena Maite Larbururen bigarren albumak. Irailaren 30ean eskainiko du aurkezpen kontzertua, Gasteszenan.

  • Maite Larburu

    Maite Larburu. Argazkia: @maitelarburu

    14:19 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Krak" izeneko disko-mosaikoaren baitan aurkeztu digu gaur Maite Larburuk "O" izeneko singlea.

Diskoaren ideiarengatik galdetuta, hauskortasunari egindako gorazarrea dela azaldu du musikariak.'Krak' onomatopeiaren metaforari tiraka, honakoa azaldu du Larburuk: "Kontrolatu nahiak eramaten gaitu tentsio handi bat sentitzera, gogortu egiten gara. Eta asko gogortzen garenean, ez dago haustea baino beste erremediorik. Hausten garenean, bigundu egiten gara eta haustura horretatik iristen gara gure bihotzeraino".

Formari dagokionez, hainbat esparrutako artistekin inguratu da Larburu disko berrian. Gainera, bertan aurki daiteke Axut! antzerki kolektiboaren "Amua" antzezlanerako sortutako abestia.