Dida!

Dida!

Dida!

DIDA

Lander Arretxea, "Zulora"z: “Jende gazteak ideiak lasai konpartitzeko espazioa sortu nahi izan dugu”

"Zulora" saioa ekoizteaz arduratu da Hiru Damatxo. Taldeko Lander Arretxearekin hitz egiteko aukera izan dugu saioaren estreinaldiaren egunean.

  • Zulora

    "Zulora"ren grabaketa. Argazkia: @hirudamatxo

    11:47 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gazteak gaur estreinatuko du "Zulora", bere Youtubeko kanalean, 22:00etan. Hiru Damatxok ekoitzi du saioa, eta Lander Arretxea zuzenean izan dugu gurean, ikusiko duguna hizpide.

Ane Zuazubiskarren gidaritzapean, jende gazteak ideiak eta ikuspegiak lasai konpartitzeko espazioa sortu dutela azaldu du Arretxeak. Tonua lasaia izango den arren, gazteen kezkaz arituko dira saioko gonbidatuak.

Hamabostean behin estreinatuko den ordu erdiko saioaz gain, sare sozialetan ere emango du zeresana "Zulora"k. Saioaren Twitter kontuan, Instagramen eta Gazteren sareetan astero i zango dugu zulotarren berri.