Dida!

Dida!

Dida!

DIDA

Jabier Muguruzak "Dodoa" haurrentzako kantu bilduma aurkeztu digu

Pasa den urtean argitaratutako "Oker (txakurra da)" diskoaren ondoren dator berriena.

  • Dodoa

    Dodoa. Argazkia: diskoaren azala.

    8:47 min
imagen player
imagen player
imagen player

Iazko "Oker (txakurra da)" albumeko lantalde berarekin diseinatu du Jabier Muguruzak bere azken diskoa, haur kantak biltzen dituena. Dodoa hegaztia da etxeko txikienei zuzendutako disko honen protagonista. Hala ere, Muguruzak aurreratu digunez, adin guztietako entzuleei zuzendutako bilduma da.

Iñigo Astizek sortu ditu letrak, eta alboan izan ditu Nieves Arilla, Mikel Azpiroz, Jean Marie Ecay eta Karlos Arancegui.