Dida!

Dida!

Dida!

DIDA

"Nirekin" aurkeztu digu Jon Maiak, "Emoixtaxux muxutxuek"en bertsio eraberritua

30 urte dira jada Jon Maia bertsolariak euskal kantutegiko abesti ezagunenen letrak idatzi zituenetik; eta, aurten, horiek guztiak bilduz "Kantu bat gara" disko-liburua argitaratuko du.

  • Jon Maia eta Eire Maya.

    Jon Maia eta Eire Maia

    20:30 min
imagen player
imagen player
imagen player

Jon Maiaren letragile lana biltzen duen 'Kantu bat gara' disko-liburua azaroaren 12an argitaratuko da. Baina, gaurkoan, Jon Maiak bilduma horretan entzun eta ikusiko dugunaz hitz egin digu "Dida" saioan.

Azken 30 urteetan Euskal Herriko hainbat musika talde eta artistentzat idatzi dituen kanta ezagunen bertsioak sortu ditu Jon Maiak, horiek guztiak artista ospetsuen laguntzaz. Kolaboratzaileen artean, bertsolariaren alaba Eire Maya ere topatu dezakegu.

Pello Ramirez, Nacho Soto eta Gorka Hermosa izan dira musikaz arduratu direnak; eta, aurrerapen kantarako, Jon Maiak Asier Etxandiaren laguntza izan du. Estreinakoz, "Nirekin" kanta entzun dugu "Dida"n, "Emoixtaxux muxutxuek" mitikoaren bertsio inklusibo bilakatuta, bi gizonezkoen arteko elkarrizketa moduan.

Gainera, abendurako zuzeneko emanaldi berezi batzuk prestatuko dituela aurreratu digu.

Maiaren bisita aprobetxatuta, idatzi dituen abestien zerrenda osatu dute "Dida"ko lankideek. Besteak beste, Ken Zazpiren "Itsasoa gara", Soziedad Alkoholikaren "Pauso bat" eta Gariren "Zaharra zara Bilbo" idatzi ditu bertsolariak.