Dida!

Dida!

Dida!

Elkarrizketa

"Aitormena", Iseok kaleratuko duen euskal kanten EPko singlea

Mikrofono bat probatzen zebilela grabatu zuen EPa, bat-batean, postprodukziorik eta makillajerik gabe.

  • Iseo.

    Iseo. Argazkia: @mellamoiseo

    13:24 min
imagen player
imagen player
imagen player

Iseo musikari nafarrak bere haurtzaroko eta nerabezaroko kantak moldatu ditu eta lau abestiko EP bat kaleratuko du azaroaren 4ean. Gaur, "Dida"n, EPko singlea aurkeztu digu: Hertzainaken "Aitormena"ren bertsioa.

Azken lan hau modu bitxian sortu dela azaldu du Iseok. Bada, mikrofono berri bat probatzen ari zela, grabatzeko botoiari eman eta etenik gabe grabatu zituen laster entzungo ditugun lau abestien bertsioak. Bat-batean sortutako kantak dira, xumeak bezain politak.

Emaitza sinplea eta ederra iruditu zaionez, abesti bilduma txiki batean argitaratzea erabaki du abeslari nafarrak. Dagoeneko badago entzungai "Aitormena", plataforma guztietan.