Dida!

Dida!

Dida!

DIDA

Autotunea eta eskultura uztartuz jaio da J Martina hirukoaren lan berria

J Martina taldearen baitan, Kattalin eta Ane Barcena ahizpek eta Javier Jorajuriak egindako "Jaio naiz baina" lana aurkeztu digu Maialen Goirizelaiak.

  • J Martina

    J Martina. Argazkia: @jotamartina

    16:02 min
imagen player
imagen player
imagen player

Musika urbanoari eskainitako atalean, J Martina taldearen azken lan luzea aurkeztu digu Maialen Goirizelaiak.

Besteak beste, "Jaio naiz baina" albuma izendatzerakoan aintzat hartutako filma, euren errealitatea islatzen duten erreferentziak edota jorratu dituzten diziplina ezberdinak zeintzuk izan diren izan du hizpide traparen inguruko kolaboratzaileak.

Hirukote gazteak orotariko artista ezagunak izan ditu alboan proiektu berri hau ontzerako orduan. Besteak beste, Sahatsa Jauregi artista garaikidea, eskulturaz eta bideoklipen estetika sortzeaz arduratu dena, Julene Gregorio moda diseinatzailea eta Ander Sagastiberri argazkilaria izan dira lan berriko partaideak.

Urtebeteko epean egindako lan guztiaren emaitza plataforma digital guztietan dago entzungai. Gainera, album fisikoa CDaren karatula bati egokitutako fanzine formatuan kaleratuko dute, proiektuari ezaugarri berritzailea gehituz.