Dida!

Dida!

Dida!

DIDA

Elaxar Lersundi: "Ekaiek pertsona transexualak eta suizidioa ikustarazteko legatua utzi zigun"

Lau urte dira Ekai Lersundi gazte transexualak bere buruaz beste egin zuela. Otsailak 15 dituen honetan, bere aitarekin hitz egiteko aukera izan dugu.

  • Elaxar Lersundi.

    Elaxar Lersundi. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

    18:07 min
imagen player
imagen player
imagen player

2018ko otsailaren 15ean, Ekai Lersundi ondarrutarrak bere buruaz beste egin zuen tratamendu hormonalaren zain zegoela. Lau urte bete diren honetan, bere aitak Ekai gogora ekarri nahi izan du.

Laguntza behar dutenei eta LGTBIQ+ kolektiboko gazteak direnei kontatu die Elaxarrek euren esperientzia propioa, laguntza eskatzera animatuz eta Ekaien testigantza erreferentziatzat hartuz. Gainera, Osakidetzan psikologo gehiago behar direla aldarrikatu du.

10:23

Egun, Mi pequeño gran samurai izeneko laburmetrai baten bitartez, Euskal Herriko eskoletan transexualitatea eta suizidioa lantzen dabiltza Ekai Lersundiren gurasoak. Ahalik eta gazte gehienetara iritsi ahal izateko, Naizen elkartearen bitartez luzatu dute dokumental didaktikoa euskal eskoletan eskaintzeko aukera.