Dida!

Dida!

Dida!

DIDA

Martin Errasti artista arrasatearra dago 'Tatta'ren atzean

Musika urbanoaren hazkundeak ez du etenik Euskal Herrian. Herrietan loratzen ari diren artisten artean, Tatta dugu: lagunen babesarekin geratzeko datorren gazte arrasatearra.

  • Tatta.

    Tatta. Argazkia: @ishoots:__

    18:43 min
imagen player
imagen player
imagen player

Maialen Goirizelaiak Tatta artista aurkeztu digu gaurkoan. Martin Errasti dugu ezizenaren atzean, duela lau urte rap munduan lehen pausuak eman zituen 23 urteko gazte arrasatearra.

Denso ekoizlearekin batera hasi zen Tatta lehen rap kantak sortzen. Gerora, Mutiko artistarekin edota Sierra eta Eksorekin kolaboratu izan du. Arrasatearrak dionez, sortze prozesuan lagunak beti izan ditu alboan, eta horietako bat da Aiman Jr nazioarteko drill abeslari bilbotarra.

Gaztea irratiak abesti zerrenda gehitu duen azkena, Fane herrikidearekin argitaratutako Zurekin kanta da, "GU" saioan zuzenean abestutakoa.