Dida!

Dida!

Dida!

M8

'Purplewashing': urtean zehar feminismoa bultzatu ez eta martxoaren 8an morez janzten diren markak

Leire Iturregi, Euskal Herriko Unibertsitateko ikerlari eta irakaslea, garbiketa morea delakoaz aritu da "Dida!"n.

  • Purpurina morea

    Purpurina morea. Argazkia: Pinterest

    7:55 min
imagen player
imagen player
imagen player

Purplewashing edo garbiketa morearen inguruan aritu da Leire Iturregi UPV/EHUko irakaslea. Iturregik azaldu duenez, purplewashinga enpresa, konpainia eta instituzioek euren irudia zuritzeko erabiltzen duten estrategia da. Alegia, urtean zehar feminismoa bultzatu ez eta martxoaren 8an enpresaren logoa morez jartzen duten konpainiek garbiketa morea egiten dute.

Brigitte Vasallo idazle feministari zor diogu terminoa, berak seinalatu baitzuen lehen aldiz markek egiten duten feminismoaren instrumentalizazio mota hau.

Marketing estrategia "hipokrita" hau salatu eta zigortzeko neurri legalik ez dagoen arren, Iturregik identifikatzeko hainbat gako eman dizkigu.