Dida!

Dida!

Dida!

DIDA

Elkarren arerio izango dira gaur Alberdi anaiak

Promozioko buruz buruko txapelketako final aurreko bat jokatuko dute Urduñan Unai Alberdik eta Jon Alberdik.

  • Jon Alberdi eta Unai Alberdi. EITB

    Jon Alberdi eta Unai Alberdi. EITB

    7:32 min
imagen player
imagen player
imagen player

Etxe berdinean bizi dira, kazola berean sukaldatutako makarroiak jango dituzte, eta auto berdinean joango dira Urduñara Alberdi anaiak. Ez dakigu zein momentutan bilakatu diren elkarren arerio, baina momentuz, badirudi ez dutela izan estrategia sekreturik egiteko aukera handirik. Gaur bertan jokatuko dute promozioko buruz buruko txapelketako final aurreko partidua, eta batak zein besteak irabazi, etxekoek ziurtatuta izango dute txapeldun bat familian.

Elkarren aurka jokatzen duten lehen aldia izango da, Unaik, anaia gazteak, urte honetako urtarrilean debutatu baitzuen. Gaueko hamarretan hasiko da partidua eta azkenean ETB1en ikusteko aukera egongo da, Zabalaren lesioa dela eta. Gaurko partidua irabazten duena promozioko buruz buruko finalera joango da segituan, urduri egoteko modukoa da ezta?

Entzun gaurko DIDA saioan batak besteari buruz esan dutena: zein da Unairen ustez Jonen armarririk onena?

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Gaztea
  • ETB Kantxa