Dida!

Dida!

Dida!

DIDA

"Heroiak", Sonakayren lan berriko lehen singlea entzun dugu primizian

David Bowieren "Heroes" abesti ezagunaren euskarazko bertsio gisa definitu du Sonakay taldeko Joni Camachok.

  • Sonakay taldeko Jini Camacho. EITB

    Sonakay taldeko Yoni Camacho, "Dida!"n. Argazkia: EITB Media

    12:26 min
imagen player
imagen player
imagen player

Sonakayren disko berriaren lehen singlea kaleratzeko ordu batzuk baino ez dira falta. Hain zuzen ere, maiatzaren 25ean izango da entzungai plataforma digitaletan "Heroiak", gaurko "Dida!" saioan primizian entzun dugun singlea.

David Bowieren "Heroes" abesti ezagunaren euskarazko bertsio bat egiten ausartu da euskal-flamenko taldea, eta bertsio berezi honen euskarazko hitzak Harkaitz Cano idazlearenak dira.

Diskoak, singleaz gain, beste 8 abesti izango ditu, eta horien artean izango da Luis Eduardo Auteren "Al alba" kantaren bertsioa. Abesti originalen artean, berriz, Iker Laurobaren bat ere izango da; beste guztiak Yoni Camacho taldeko abeslariak idatzi ditu.

Disko osoa entzuteko, ekainaren 8ra arte itxaron beharko dugu. Baina, behintzat, "Heroiak" singlea besteek baino azkarrago entzun nahi baduzu, eman klik eta entzun, kantaz gain, sekretutxo gehiago kontatu baitizkigu Yoni Camachok!