Dida!

Dida!

Dida!

Elkarrizketa

Malentxo Zeberio, Mirua: “Uda musika sortu eta grabatzeko aprobetxatuko dugu”

Gaztea Maketa Lehiaketako Harrobia Saria irabazi ostean, Mirua hirukote tolosarrak “Egunak Uzten Ez Didanetan” aurkeztu digu.

  • Mirua

    Mirua. Argazkia: @laniniamaria

    11:35 min
imagen player
imagen player
imagen player

2021eko Gaztea Maketa Lehiaketako Harrobia Saria irabazi ostean, Mirua hirukote tolosarrak "Egunak Uzten Ez Didanetan" singlea kaleratu berri du.

Malentxo Zeberio taldeko kidea "Dida!"n izan da, udarako dituzten planak hizpide. Harrobia sariari ezker, Oso Polita diskoetxearekin lanean ari direla aurreratu digu.

Kontzertuei dagokienez, musikariak kontatu digunez, Mirua bezala zuzeneko bi baino ez dituzte eskaini oraindik: Maketa Lehiaketan Kafe Antzokian emandakoa eta Ataunen eskainitako bigarren bat. Hala ere, eskaerak jasotzeko prest daude Miruako Malentxo, Mattin eta Maitane.