Dida!

Dida!

Dida!

DIDA

"Jan nazazu", Popatik bandaren azken singlea, entzun dugu primizian

Urtarrilean ezagutu genuen Ekaitz Goikoetxea, Aingeru Mayor eta Xabier Crehuetek osatutako banda.

  • Popatik banda. Iturria: @popatik.band

    Popatik banda. Argazkia: @popatik_band

    10:32 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Popatik!", hori esaten dugu norbait pikutara bidali nahi dugunean edo zerbait jada interesatzen ez zaigunean.

Baina, Popatik bandaren kasuanm ez da horrela; izan ere, nori ez zaio interesatzen musika eta poesia proiektu bakar batean biltzen dituen banda?

Guri bai, horregatik gonbidatu dugu Popatik bandako Aingeru.

Bizitzako kausalitateek elkartu zituzten Ekaitz Goikoetxea, Aingeru Mayor eta Xabier Crehuet eta, Ipuinetan ez bezala kantua atera zuten.

Horren ostean etorri zen Popatik proiektu poetiko-musikala, "Maitatzeari" izeneko bilduma lehen fruitua.

Hamar kantaz osatutako bilduma apirilaren 29an estreinatu zen Donostiako Kutxa Kultur Kluba aretoan, eta horren ondoren etorritako azken singlea, berriz, gaur entzun dugu primizian "Dida!" saioan: Jan nazazu!

Prest al zaude kanta erotiko honen remixa entzuteko?