Dida!

Dida!

Dida!

Musika

L’Beel eta Dellachouen: drilla, denbowa eta hyper-popa, flamenkoaren eta erritmo arabiarren eraginpean

L’Beel artista 2021ean hasi zen musika publikatzen. Doinu arabiarrak, denbowa, drilla eta flamenkoa uztartzen ditu artistak, Maialen Gorizelaiak azaldu digunez.

  • L'Beel

    L'Beel. Argazkia: @aleixfrauquet_ @lauralobos_

    14:05 min
imagen player
imagen player
imagen player

L'Beel artistaren musika ekarri digu Maialen Goirizelaiak 'Dida!'ra. Drilla, denbowa eta elektronika uztartzen ditu jatorri arabiarreko artista kataluniarrak.

Elkarrizketa gutxi egin dizkioten arren, musika urbanoaren eszenan oihartzuna izango duen artista dela aurreikusi daitekeela azaldu du Goirizelaiak.

Bestela, Dellachouenen musika ekarri digu kolaboratzaileak. Definitu beharko balu, bere proposamena hyper-pop eta flamenkoaren arteko nahasketa dela esan izan du artistak.

Aurtengo otsailean, Ben Yart eta La Joyeriarekin ikusi genuen, Bilboko Stage Live aretoan. Dellachouen eta L'Beelen Pena penita pena izeneko abestia entzun dugu zuzenean.