X-dida!-X

X-dida!-X

Dida!

EUSKARALDIA

Jon Maia: "Gure hitz bakoitza arnas hartze bat da euskararentzat"

EITB MEDIA

Jon Maia bertsolari eta idazlea "Dida!"-n izan da aurtengo Euskaraldiaren lehenengo egunean, eta euskararen egoeraren inguruko hausnarketa eskaini digu.

  • Jon Maia.

    Jon Maia.

    14:47 min
imagen player
imagen player
imagen player

Jon Maia bertsolari eta idazlea euskararen inguruan mintzatu da "Dida!" saioan, aurtengo Euskaraldiaren lehenengo egunean.

Gaur egunean euskararen egoera oso larria dela ohartarazi du Maiak, izan ere, adierazi duenez, hizkuntzaren erabilerak beherakada izugarria izan du. Horregatik, gure euskal hitz bakoitza euskararentzat "arnas hartze" bat dela adierazi du.

Aurtengo edizioan modu ezberdinetan, "kantuz eta kontuz" arituko da euskara bultzatzen, eta, gainera, hitzaldiak eta elkarrizketak eskainiko ditu.

Halaber, Irulegiko eskuaren inguruan mintzatu da, eta "magiko" bezala deskribatu du aurkikuntza. Hurrengo hausnarketa plazaratu du: "Gutako zeinek ezagutzen du zerbait, 2.000 urtez lurpean egon ondoren atera, eta bizirik jarraitzen duena? Hori da "sorioneku" hitza. 2.000 urtez egon da lurpean eta, gainera, behin eta berriz lurperatzen eta lurpean itotzen saiatu dira. Lurrazalera atera da 2.000 urte eta gero, eta bizirik jarraitzen duen hitz bat da; bizirik jarraitzen duen hizkuntza bat".