Dida!
ELKARRIZKETA
Joseba Ezkurdia: “Oso pozik nago, oso harro nire buruarekin”
EITB MEDIA
Aurtengo Lau t'erdiko txapelduna izan da "Dida!"n, finalaren ostekoak kontatzen, eta binakako txapelketaren gaineko espektatiben inguruan mintzatzen.
-
Ezkurdia txapelduna.
12:25 min



Joseba Ezkurdia Lau t'erdiko txapelduna elkarrizketatu dugu "Dida!" saioan, finalaren egun gutxi batzuk ondoren. Ezkurdiak nekatuta, baina oso pozik eta bere buruarekin oso harro dagoela adierazi du.
Arbizun, bere herrian, izandako harrera eskertu du, "hunkigarria" izan zela adierazita. Irabazitako txapelaren inguruan galdetuta, amaren etxean dagoela aitortu du, izan ere, pilotaria mudantza lanetan dabil.
Binakako txapelketari begira, Martija bikotearekin oso gustura dagoela esan du. Halaber, gaineratu du Aspe enpresa bikoteak orekatzen saiatu dela, baina Baikok, ordea, bikote indartsu batzuk osatu dituela.