Dida!

Dida!

Dida!

Elkarrizketa

Miruaren “Goizean Oskorri” abestiaren bertsioa, primizian, Gaztean

Tatxersen kanta moldatu du hiruko tolosarrak. Gainera, abesti berriak sortzen ari direla aurreratu digute.

  • Mirua

    Mirua. Argazkia: @laniniamaria

    12:56 min
imagen player
imagen player
imagen player

Tatxersen "Goizean Oskorri" abestiaren bertsioa aurkeztu digute gaur Mirua taldeko Mattin Zeberio eta Maitane Iruinek. "Dida!"n entzun dugu primizian, kanta bihar estreinatuko baitute.

Bertsio zale amorratuak direla bagenekien, eta honekin ere ez dute hutsik egin. Maitanek azaldu digunez, Tatxersen abestia ereserki bat da haientzat. Hala ere, doinu elektronikoak tarteko, sekulako buelta eman diote.

Gainera, abesti berriak sortzen ari direla esan digute bi artistek. Zerbait aurreratzeko eskatuta, Bossan  Nova bat lantzen ari direla esan digu Mattinek.