Dida!

Dida!

Dida!

DIDA

Proiektu musikal berria jaio da Euskal Herrian: Bele

Liher taldeko gidari den Lide Hernando musikariak proposamen eraldatzaile batekin konkistatu gaitu: Bele. Musika gizarteratzeko aukeratu duen "Zerua irabazi" abestia aurkeztu digu gaurkoan Dida! saioan.

  • Bele.

    Bele. Argazkia: Iratxe Etxeandia.

    11:18 min
imagen player
imagen player
imagen player

Urteak daramatza Lide Hernandok Liher taldean bere musika ontzen, eta orain, asmo berriekin iritsi da gure belarrietara. Bele izenarekin bere proiektu pertsonala plazaratu du, tradizio afrikar-amerikarreko estiloak egungo musika urbanoaren soinuekin nahasteko helburuz.

"Zerua irabazi" abestiarekin eman du lehen pausoa, eta aurrerantzean eszenatoki gainean bere proiektua gauzatzea izango du xede. Abestia ekainaren 9an egongo da plataforma guztietan, eta ordu batzuk lehenago, iluntzeko 20:30etan ikusgai egongo da Nitya Lopezek zuzendutako bideoklipa.