X-gaztea box-X

X-gaztea box-X

Gaztea Box

'Gaztea Box'

Altuna: "Olaizolari partidu batzuk irabazi izanak konfidantza ematen dit"

Jokin Altuna pilotari amezketarra 'Gaztea Box' saioan izan da maiatzaren 27ko Buruz Buruko Txapelketaren finalari buruz hizketan.

  • 4:40 min
imagen player
imagen player
imagen player

Bilboko Bizkaia Frontoiak hartuko du datorren maiatzaren 27an Buruz Buruko Txapelketaren finala, zeinetan Aimar Olaizola eta Jokin Altuna nor baino nor gehiago arituko diren. Oraindik hamar egun geratzen dira, beraz, final handirako, eta bi pilotariak buru-belarri dabiltza partidu garrantzitsu horretarako prestatzen. Horixe da, hain zuzen, Jokin Altunak 'Gaztea Box' saioan kontatu diguna.

Indarberritze prozesuan dagoela aitortu digu, finalaurrekoa oso gogorra izan zelako. "Egia esan, bi asteko atsedenaldia ongi etorriko zait", adierazi du. Dena dela, tarte horretan partidurik jokatuko ez badu ere, gogor entrenatzen ari dela esan du pilotari amezketarrak. "Psikologikoki ere prestatu beharra daukagu, nahiz eta askotan emaitza esperotakoa ez izan", azpimarratu du.

Finalaurreko partidura itzulita esan du entzumen arazo bat izan zuela, eta nekez entzun zezakeela pilotaren hotsa. "Presioagatik izan zitekeela esan zidaten sendagileek", argitu du.

Datorren astekoa Buruz Buruko Txapelketan jokatu duen lehenengo finala izango da Altunarentzat. Lau T' erdiko txapelduna da gaur-gaurkoz, eta txikitan areriotzat zeukan Aimar Olaizolari irabaziz gero, bigarren txapela lortuko du urtebete baino gutxiagoko epean.

"Betidanik izan naiz Irujoren zale amorratua, horregatik ikusten nuen Olaizola etsai bezala", kontatu du 'Gaztea Box'en. Alabaina, debuta egin zuenetik ikuspuntua erabat aldatu duela gaineratu du, pilotari Goizuetarrarekin oso harreman estua daukalako.

Altunak jakin badaki Olaizola aurkari gogorra dala, baina partiduren batzuk irabazi izan dizkio eta horrek konfidantza ematen dio finalari begira.