X-gaztea box-X

X-gaztea box-X

Gaztea Box

Udako programazioa

'Gaztea Box' saioak ez du oporrik hartuko

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Aipatu saioko boskotearekin igaroko dituzte udako arratsaldeak Gaztea Irratiko entuleek. 17:00etatik aurrera, entretenimendua izango du ardatz 'Gaztea Box' saioak, kolaboratzaile berriekin.

Gaztea Irratiko entzuleak ez ditugu uda honetan bakarrik utzi nahi. Hori horrela, 'Gaztea Box' saioko boskoteak mikrofono atzean emango du uda, irratiaren bestaldean daudenak entretenitze aldera.

 

Esan bezala, Ibon Fernandez, Ainhoa Etxebarria, Alain Perez, Leire Ferro eta Jon Fernandez Miramongo estudioetan egongo dira saio dibertigarri eta freskagarriak prestatzen. Gainera, ahots berriak ere estreinatuko dituzte aipatu saioan.

 

Alde batetik, Izaskun Moyanok aldizkarien errepasoa egingo du astero, pertsonaia ezagunen bizitzetan gertatzen diren bitxikeri nagusiak argitzeko asmoz.

 

Bestetik, Eneko Zuberogoitiak Munduko Futbol Txapelketaren errepasoa egiteaz gain, arraun kontuak eta txirrindularitza izango ditu hizpide, udako kirol garrantzitsuenen berri emateko.

Bukatzeko, Alexander Padillaren eskutik iritsiko dira musika albisteak. Jaialdi sonatuenetan egongo da bera, azken orduko informazioa entzuleei zuzen-zuzenean emateko.

 

Aipatzekoa da, halaber, uda osoan zehar lehiaketa bat egongo dela martxan. Hala, 'Gaztea Box'eko karabanaren matrikula zein den asmatzen dutenek diru kopuru ederra jaso dute trukean.

 

17:00etatik aurrera, beraz, eramangarriagoak izango dira udako arratsaldeak, 'Gaztea Box' saioari esker.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Gaztea