Gu

Gu

Gu

Telesailak

'Euphoria'k denboraldi berria estreinatu du, gordintasunari eutsita: sexua, drogak eta harreman korapilatsuak

B. F | Gaztea

HBO Max plataformaren historiako estreinaldirik ikusiena izan da, 2,4 milioi ikustaldirekin. Aurreko denboraldiarekin gertatu zen bezala, telesailak eztabaida piztu du sare sozialetan.

  • Zendaya, 'Euphoria'n

    Zendaya, 'Euphoria'n. Telesaileko irudia.

    7:28 min
imagen player
imagen player
imagen player

HBO Maxek Euphoria telesailaren bigarren denboraldia estreinatu berri du, plataformaren ikustaldi errekorra hautsita. Izan ere, 2,4 milioi erabiltzailek ikusi zuten denboraldi berriko lehen atala estreinaldiaren egunean, Gaizka Izagirrek "GU"n azaldu duenez.

Rue (Zendaya), Jules (Hunter Schafer), Maddy (Alexa Demie) eta konpainia bueltan daude, Euphoriaren lehen denboraldiaren espiritua berpiztu eta trama mailaz igotzeko prest.

Urte zaharreko festak ireki dio atea HBO Maxen telesail ospetsuaren bigarren zatiari. Bertan, protagonistek aurretik erakutsitako elementuak izan dira nagusi: sexua, identitatea, trauma, nerabeen arteko harreman nahasiak eta droga menpekotasuna.

Euphoria telesaileko irudia

Euphoria telesaileko irudia

Telesailaren estilo gordinari eutsi dio Sam Levinson zuzendariak, bigarren denboraldia sexu eta indarkeria eszena inplizituekin abiatu baitute. Edukiz gogorrak baina formaz eder eta hunkigarri diren plano, argiztapen eta kamera mugimenduz josi dute trama.

Zendayak berak bere sare sozialetan ohartarazi duenez, publiko helduari zuzendutako telesaila da Euphoria, eta bigarren zati hau "aurrekoa baino hunkigarriagoa" izango da. Gainera, "gai korapilatsuak eta ikusteko zailak" landuko dituztela jakinarazi die jarraitzaileei, eta ikusle gisa "eroso" sentitzen direnek ikusten jarraitu eta besteei ikusten uzteko gonbitea egin die.

Gizonen biluztasuna, sexu inplizitua eta sareetako eztabaidak

Euphoriak sexu harremanak erakusteko duen moduak hautsak harrotu ditu sare sozialetan. Askorentzat, gizonezkoen sexu-organoak erakustea zinemaren industria matxistari egindako kritika izan da. Alegia, zuzendariek nahita erakutsi dituzte inoiz baino zakil gehiago, orain arte emakumeen gorputz biluzien gehiegizko esposizioari kontrapuntua jartzeko asmoz.

Euphoria telesaileko irudia

Euphoria telesaileko irudia

Gainera, industria mainstreamean orain arte ia ikusezinak ziren nerabeen arteko harreman homosexualak erakusten dira telesailean, soil eta gordin, protagonistaren maitasun istoriotik hasita.

Erreferenteen sorrerak LGTBI+ kolektiboaren txaloak jaso dituen arren, sexu harreman homosexualen eszenaratzea kritikatua izan da. Izan ere, hainbat aktibistek harreman homosexualen infantilizazioa salatu dute. Horien ustez, praktika heterosexualak bere horretan erakusten diren bitartean, emakumeen arteko sexua "zuritu" egiten da, musuetara eta laztanetara mugatuta.