Gu

Gu

Gu

Elkarrizketa

Kosmai Kosin, Gari Arroyo eta Gaizka Lamarren proiektu berria

Gorpuzkingzen aroa itxita, proiektu berri honekin dator Gari. "Inpernuan ito nintzen" abestia entzun eta bideoklipa ikusteko aukera izan dugu.

  • Gari Arroyo eta Gaizka Lamar

    Gari Arroyo eta Gaizka Lamar. YouTubeko bideo batetik ateratako irudia

    12:07 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gari Arroyo eta Gaizka Lamarren proiektu berria da Kosmai Kosin. Trapari "behingoz" agur esan diola azaldu du Garik "GU"n. Gaizkak DJ eta ekoizle lanak egiten ditu; Garik, ostera, letrak idatzi eta kantatu.

Berarekin entzun dugu Inpernuan ito nintzen abestia. Gainera, bideoklipeko sekretu batzuk kontatu dizkigu. Bideoan ile horiarekin agertzen da Gari, Pello Reparazi keinu eginez; nafar musikaria "elektronika eta ile horia asmatu zituen pertsona" baita.


Aukera aprobetxatuta, kontu pertsonalez ere galdetu diote Alainek, Ibonek eta Maitek. Eta esklusiba bat atera diote: aurten ezkonduko da Gari, Hondarribian.