Gu

Gu

Gu

Elkarrizketa

Iñaki Gastro, Instagramen 33.000 jarraitzailetik gora dituen sukaldari urretxuarra

@inakigastro, Iñaki Tejedor, Magisteritza ikaslea da. Instagramen duen gastronomia profilean milaka jarraitzaile lortu ditu azken asteetan.

  • @inakigastro-ren Instagram profila

    @inakigastro-ren Instagram profila

    7:42 min
imagen player
imagen player
imagen player

Iñaki Tejedor urretxuarra "GU"n izan da, bere sukaldaritza profilak Instagramen duen arrakasta hizpide. Ofizioz sukaldaria ez den arren, @inakigastro kontuan 33.500 jarraitzaile ditu.

Magisteritza ikaslea eta gastronomia zale amorratua da Iñaki. Etxean sukaldaririk ez dagoen arren, umetatik datorkio janariarekiko pasioa. Inspirazioa gurasoengandik, YouTubetik eta beste gastronomia profil batzuetatik ateratzen du.

Azken asteetan izandako jarraitzaile eztandarekin, markak berarekin kontaktuan jarri direla kontatu digu Iñakik. Gainera, argitaratu berri duen errezeta baten sekretua kontatu digu: gazta tarta Nutella eta Dinosaurus galletekin.