Gu

Gu

Gu

Karrojerias Leire

Mikel Pagadi: ez zaio gidatzea gustatzen eta liburutegi txiki bat du autoan

ETB1eko aurkezlearen autoan sartu da Leire Arrojeria. Entzuten duen musikaz eta kotxean dituen objektuez aritu da.

  • Mikel Pagadi eta Leire Arrojeria

    Mikel Pagadi eta Leire Arrojeria. Argazkia: Gaztea

    15:48 min
imagen player
imagen player
imagen player

Mikel Pagadiren autoan sartu da Leirre Arrojeria "GU"ko kolaboratzailea. Kotxean daramanaz, entzuten duen musikaz eta egiten dituen ibilbideez aritu da Pagadi, 'Karrojerias Leire' atalean.

Autora sartu eta gauza batek eman dio atentzioa Leireri: liburuz beteta dago Pagadiren ibilgailua. Autoan gutxi irakurtzen duen arren, "Herri Txiki Infernu Handi"ko grabaketa tarteetan eta lagunen etxera doanetan baliatzen da bere liburutegi txikiaz.

Bitxikeria gisa, kotxeko ordularia 15 minutu aurreratuta dauka ETBko lankideak, lekuetara garaiz heltzeko. Ez zaio gidatzea gehiegi gustatzen, eta lanera doanean, nahiago du lankideak bila joatea.

Entzuten duen musikaz galdetuta, gutxi entzuten duela erantzun dio Pagadik Arrojeriari. Nahiago ditu podcastak edo paisaiari begira lasai gidatzea.