Gu

Gu

Gu

Bitxikeriak

Trapagarango barraskilo txapelketak 30 urte bete ditu, guk orain deskubritu dugun arren

Meatzaldean egiten den lasterketa bitxi honen inguruko xehetasun guztiak ekarri ditu Alain Perezek “GU”ra.

  • Barraskilo txapelketa

    Barraskilo txapelketa. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

    5:28 min
imagen player
imagen player
imagen player

Trapagarango barraskilo txapelketak 30 urte bete ditu aurten. Bai, ondo irakurri duzu, Bizkaiko herrian hiru hamarkada daramatzate barraskiloei 240 gramoko harria lotu eta euren arteko lasterketak antolatzen.

Nola sortu zen tradizio hau?  Herrian kontatzen duenez, duela 30 urte gizon batek honako eszena bitxia ikusi zuen: barraskilo bat, abarketa bati tiraka.

Ordutik, animalia hauen indarraren inguruko hainbat ikerketa egin dituzte, eta barraskiloek euren pisua hogeita sei aldiz mugitzeko gai direla frogatu.