Gu

Gu

Gu

Publizitatea

David Ferrer, Elen DeGeneres, Alicia Keys eta Androiden publizitate txarra egin duten hainbat famatu

Mugikor konpainia batekin publizitate kontratu bat sinatu eta beste bat erabiltzen harrapatu dituzten pertsona ezagunen zerrenda ekarri du Alain Perezek.

  • 2014ko Oscar sarietako selfie ezaguna

    2014ko Oscar sarietako selfie ezaguna. YouTubeko bideo batetik ateratako irudia

    9:43 min
imagen player
imagen player
imagen player

Iphonen eta Androiden arteko batailan, famatuek zeresan berezia izan dute azken urteetan. Izan ere, horietako askok Android sistema eragilea zuten mugikor konpainiekin publizitate kontratuak sinatu eta iruzur egiten harrapatu dituzte.

Alain Perezek "GU"n aipatutako lehen adibidea David Ferrer tenis jokalariarena izan da. Samsung etxearekin zuen iragarki kanpainaren baitan, marka horretako mugikorraren publizitatea egin zuen Twitterren, txioaren behealdean "Nire iPhonetik bidalitako mezua" oharra zuela konturatu gabe.

Elen DeGeneresek 2014 Oscar sarietan ateratako selfiearekin antzeko zerbait gertatu zen eta Alicia Keys musikariak Blackberry enpresarekin zuen akordioa ere halako hanka sartze batek hautsi zuen.