Gu

Gu

Gu

Telesailak

'Stranger Things 4' ikusteko gida: trama ilunena, musika, erreferenteak eta inoizko aurrekonturik handiena

Netflixen superprodukzioaren laugarren alea ikusi aurretik, jakin beharreko hainbat datu bitxi ekarri dizkigu Maite Garmendiak.

  • 'Stranger Things' telesaileko protagonistak

    'Stranger Things' telesaileko protagonistak. YouTubeko bideo batetik ateratako irudia

    8:59 min
imagen player
imagen player
imagen player

'Stranger Things'en laugarren denboraldia izan du hizpide Maite Garmendiak, "Gu"n. Besteak beste, Duffer anaiek (telesaileko zuzendariak) denboraldi berriaren inguruan esan dutena eta soinu bandaren inguruko hainbat bitxikeria bildu ditu "Gu"ko kideak.

Beldurrezko zinemari gorazarre

Laugarren honetan, eskolatik instituturako saltoa emango du Hawkinseko lagun kuadrillak. Laguntasuna, maitasuna, nerabezaroa eta familiaren gaiak alde batera utzi gabe, inoizko denboraldirik "ilun eta beldurgarriena" sortu dute Duffer anaiek.

Aurrekoetan bezala, zinemaren historiako erreferentez lepo beteta dator laugarren alea. Beldurrezko generoari lotuta, "A Nightmare On Elm Street" filmari egindako keinua aurkituko dugu. Izan ere, Robert Englund (aipatutako filmean Freddy Kruegerren pertsonaia egiten duen aktorea) 'Stranger Things'en laugarren denboraldiko fitxaketa berrietako bat da.

Soinu banda

Musikari dagokionez, 80ko hamarkadako klasikoek girotu dute Netflixeko telesail ospetsuaren azken alea. Trama laguntzen duten abestien artean, Kate Bushen Running Up That Hill aipatu du Maite Garmendiak. Bada, abestia famatu egin eta 37 urtera, Spotifyko kanta entzunenen zerrendara pasatu da 'Stranger Things'en agertu ostean.

Aurrekontua

Wall Street Journal webguneak jakitera eman duenez, telesailaren denboraldi berriko atal bakoitzak, batez beste, 30 milioi dolarreko aurrekontua izan du. Hala, atal berri guztiak gehituta, laugarren denboraldiak 270 milioi dolar inguruko kostua izan du.

Beste alde batetik, aktoreen soldaten inguruko hainbat berri publikatu dira. Informazio horien arabera, protagonistek (Millie Bobby Brown, Winona Rider eta David Harbourd) 350.000 dolar irabazi dituzte atal bakoitzeko.

Dagoeneko zazpi atalak irentsi eta gosetuta jarraituz gero, berri onekin gatoz: uztailaren 1ean beste bi atal izango dira ikusgai, bigarren bolumen gisa, laugarren denboraldia ixteko.