Gu

Gu

Gu

Telesailak

Netflixen “Intimidad”: Itziar Ituño, Bilboko kaleak, euskara eta Iban Garate eta Ilaski Serranoren kameoak

Ekainaren 10ean estreinatuko da Txintxua Filmsek Netflix plataformarako egindako telesaila. Gaizka Izagirrek dagoeneko ikusi du, eta jakin beharreko guztia kontatu digu.

  • Itziar Ituño, 'Intimidad' telesailean

    Itziar Ituño, 'Intimidad' telesailean. Netflixen trailerretik ateratako irudia

Gaizka Izagirre "Gu"n izan da, astero legez, ikus-entzunezkoen inguruko gomendioak ematen. Oraingo honetan, Netflixen "Intimidad" telesailaren inguruan aritu da kolaboratzailea.

Ekainaren 10ean estreinatuko da Txintxua Films ekoiztetxe euskaldunaren eta Netflixen arteko elkarlana. Itziar Ituño izango da telesaileko protagonista, Bilbon grabatutako traman.


Izagirrek aurreratu digunez, sei emakume dira pertsonaia nagusiak, euskarazko elkarrizketak entzun daitezke eta ahizpatasuna da telesailaren gaietako bat. Protagonista (Itziar Ituño) Bilboko alkate izan nahi duen emakume bat da. Alkatetzara iristear dagoenean, sexu grabazio batekin estortsio egiten saiatzen dira oposizioko kideak.

Bitxikeria gisa, "Intimidad"en EiTBren Bilboko egoitza agertzen dela kontatu digu Izagirrek. Gainera, "Egun On Euskadi"ko Iban Garate eta "Ahoz Aho"ko Ilaski Serrano ere bertan ikusteko aukera izango dugu.