Gu

Gu

Gu

Aplikazioak

RunPee: film bat ikusten zaudenean txiza egiteko unerik onena aukeratzen duen appa

‘Appadilla’ izeneko atalarekin dator denboraldi honetan Alex Padilla “GU”ra. Astero, aplikazio erabilgarri eta bitxiak ekarriko ditu Gazteako arratsaldera.

  • Runpee

    Runpee

    9:04 min
imagen player
imagen player
imagen player

Zinemaldiaren aitzakian, txiza eta zinema lotu ditu Alex Padillak denboraldiko lehen tartean. Bai, bi gauza horiek uztartu dituen plataforma existitzen da: RunPee.

Zenbat aldiz gertatu zaizu zinema aretoan pelikula bat ikusten hasi eta txizagura sartzea?

Ba, RunPee appa irekiz gero, aretotik atera eta txiza lasai egiteko unerik onena zein den esango dizu. Alegia, filmeko unerik aspergarrienak identifikatzen ditu, komunera noiz joan erabaki dezazun.