Gaztea

Telebista

Azken orduak dituzue ‘El Conquis’eko lehen lehiakidea aukeratzeko

B. F. | EITB Media

Aurten ere, Gazteako entzuleen esku egongo da ‘El Conquistador del Caribe’ren hemeretzigarren edizioko lehen partaidea aukeratzea gure webgunean martxan dugun bozketan.

  • Ager, Ilia eta Anartz, "El Conquis"en sartzeko lehiakidegaiak

    Ager, Ilia eta Anartz, "El Conquis"en sartzeko lehiakidegaiak

'El Conquistador del Caribe'ren hemeretzigarren edizioa ate joka dugun honetan, Gazteako entzuleek erabakiko duzue zein izango den abentura saioko lehen lehiakidea.

ETB2ko saioan parte hartzeko bideo-castinga bidaltzeko epea irailaren 30ean bukatu zen, eta jarraian ekin diogu Gaztearen lehiakidearen bilaketari.

"GU" saioan aurkeztu ziren aurtengo hautagaiak eta euren aldeko botoa emateko aukera irekita dugu webgunean.

Ager Badiola

Gernikar gazteak 20 urte ditu, eta oztopo lasterketa zalea da. Baserriko lanetan murgilduta ikusi dugu bere bideocastingean.

Ilia Uriarte

18 urteko oñatiarra eskalatzailea da. Azkenaldian, ikasketei denbora asko eskaintzen dien arren, alpinismoa da bere benetako pasioa.

Anartz Duandikoetxea

Sopelan bizi da 18 urteko gaztea, bere burua algortartzat badu ere. Bidaia zalea eta abentura zalea da. Aspalditik datorkio "El Conquis"en sartzeko grina.

Oraindik ere, denbora duzue partaideen bideoak ikusi, eta boza emateko. Gaur bertan, urriak 13, emango dugu jakitera irabazlearen izena "GU" saioan. Ibon Fernandez, Alain Perez eta Maite Garmendiak unean bertan deituko diote lehiakideari, berri ona emateko.