Gu

Gu

Gu

Elkarrizketa

Naiara Musica: “Nire lehen kanta propioa sortzeko lanean ari naiz”

Naiara Llorente ordiaziar gaztea dago Naiara Musica youtuber ezagunaren atzean. Gurean izan da, Paco Leonen 'Rainbow' filma estreinatu berritan.

  • Naiara Musica, 'GU' saioan

    Naiara Musica, 'GU' saioan. Argazkia: EITB Media

    8:00 min
imagen player
imagen player
imagen player

Naiara Musica ordiziar youtuberra Paco Leonen 'Rainbow' filmean agertzen da. Asteon estreinatu den pelikulan parte hartzea zer nolako esperientzia izan den galdetu diogu 'GU'n.

Naiara Musica YouTuben egin zen ezagun, abestien coverrak eta makillaje tutorialak egiten. Egun, 165.000 harpidedun ditu bere YouTube kanalean eta 77.200 TikToken.

Gainera, Oridiziako beste celebrity batzuen ikaskidea izan dela kontatu digu Naiarak. Izan ere, Twin Melody ahizpen gelan egon zen institutuan.

Bukatzeko, esklusiba bat aurreratu digu: bere lehen abesti propioa sortzeko lanean ari da.