Gu

Gu

Gu

ELKARRIZKETA

Ezagutu Ithaka, Maketa Lehiaketako Entzuleen Sariaren irabazlea

EITB MEDIA

Leire Olariaga Ithaka taldeko abeslaria "GU" saioan izan da, hurrengo ostegunean izango den Maketa Lehiaketaren final handiaren inguruan hitz egiteko, besteak beste.

  • Ithaka.

    Ithaka.

    7:22 min
imagen player
imagen player
imagen player

Orioko eta Zarautzeko lau lagunek osatzen dute Ithaka taldea. Gazteako ikus-entzuleei esker, Entzuleen Saria lortu dute Maketa Lehiaketan, eta dagoeneko 2.500 euro irabazi dituzte. Leire Olariaga taldeko ahotsa "GU"n izan da, finalerako aste bat geratzen den egunean.

Olariagak kontatu duenez, oso harrituta eta pozik daude Entzuleen Saria irabazi dutelako. Taldeak botoen % 21a lortu zuen bozketan, eta abeslaria ziur dago "pelmada emateagatik" lortu dutela garaile izatea.

Ithakako kideek 18 urte dituzte, eta taldea institutuan sortu zuten. Hasieran coverrak egiteko baino ez ziren biltzen, baina gutxinaka euren abesti propioak lantzen hasi ziren.

Hurrengo astean, abenduaren 1ean, izango da Maketa Lehiaketako final handia, eta Ithakakoek badute bere faboritoa: Bilboko Txopet taldea.

Finalera begira, taldeko kide bakoitza bere kontu entseiatzen dabil, eta egunean bertan entseatuko dute lehenengo aldiz denak batera.