Gu

Gu

Gu

Zeintzuk dira musikaren historian hartu diren erabaki txarrenak?

EITB MEDIA

Rolling Stone aldizkariak “musikaren historian hartu diren erabaki txarrenen zerrenda” osatu du, eta “GU” saioan horietako hiruren inguruan mintzatu dira.

  • Argazkiak: El País, Vogue.

    Argazkiak: Vogue, El País.

    10:33 min
imagen player
imagen player
imagen player

Rolling Stone aldizkariak "musikaren historian hartu diren erabaki txarrenen zerrenda" osatu du, azken urteotan izan diren momentu edo erabaki ikonikoenak aukeratuta. "GU" saioan horietako hiru aztertu dituzte.

Lehenengoa, Kanye West eta Taylor Swiftek 2009 urtean MTV Video Music Awards sarietan bizi izan zuten momentu deserosoa da. Artista gazteak Emakumezko Bideo Onenaren Saria irabazi zuen, baina rap abeslariak mikrofonoa kendu zion, esanez saria Beyoncék irabazi behar zuela.

1999ko Woodstock jaialdiaren inguruan ere aritu dira "GU"n. Jaialdia hondamendi hutsa izan zen, eta horregatik, aldizkariaren zerrendaren parte da.

Hirugarrena, U2 taldearen eta Apple enpresaren arteko akordioa da. "Songs of Innocence" diskoa jendeak entzun zezan aldera, Itunes aplikazioko erabiltzaile orok entzun zezakeen diskoa, hori aukeratu izan barik.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Musika
  • Gaztea