Gu

Gu

Gu

Musika

Garraio: “Nahiarekin beste kanta bat aterako dut eta Maixarekin ere badaukat zerbait prest”

Gorka Cabello eta Nahia Novo "GU"n egon dira, Soto Asaren "Smartphone" abestiaren bertsio bat aurkezten.

  • Nahia Novo eta Gorka Cabello

    Nahia Novo eta Gorka Cabello. Argazkia: Gaztea

    11:42 min
imagen player
imagen player
imagen player

Garraioko Gorka Cabello (@gorkassss) eta Nahia Novo (@Nahitanahigabe) "GU"n izan dira, eskuartean duten proiektua aurkezten.

Gitarrista da Gorka Cabello durangarra, eta Garraio izenpean, hit ezagunen bertsioak kaleratu ditu, Bad Gyalen "Zorra" besteak beste. Bere proiektuaren bilakaeraz galdetuta, hainbat fase igaro dituela kontatu digu artista gazteak. Egun, ia 5.000 entzule ditu Spotifyn.

Oraingo honetan Soto Asaren "Smartphone" ekarri digute, Gorka bera Nahiaren ahotsetan. Azken honen lehen aldia da musikaren munduan, eta lortutako emaitzarekin pozik dagoela aitortu digu. Ofizioz diseinatzailea eta argazkilaria da Nahia; besteak beste, Ezpalak, Merina Gris eta Otoi taldeekin lanean aritu izan da.