Gu
Gu
‘I can buy myself flowers’ manifestua, gizonen onarpena bilatzeari uzteko
San Valentin igaro berritan, jarrera toxikoak ekidin eta mutilen onespena lortzeko egiten ditugun esfortzuen inguruko manifestua osatu dugu.
-
7:22 min



Maiteminduen eguna pasatu den arren, harremanek ez dute santurik. Egunero ezagutzen ditugu pertsona berriak eta egunero dugu garenaren bertsio berri bat erakusteko aukera.
Emakume heterosexualen kasuan, askotan "pick me girl" delakoaren papera jokatzen dutela azaldu digu Berezi Fernandez kolaboratzaileak.
Zeri erantzuten dio rol horrek? Gizonen onespena lortzeko etengabe bereziak garela probatzeko beharrari eta barneratutako misoginiari. Denok egin dugun zerbait den arren, iritsi da gelditzeko unea.
Harreman bat hasteko zorian bazaude, adi manifestu honen bost puntuei.