Gu

Gu

Gu

Elkarrizketa

Jennifer Lopez eta Chenoaren bisita, “GU”n

“Ain’t Your Mama” eta “Escondidos” abestiak kantatu dizkigute.

  • Jennifer Lopez eta Chenoa Blazquez

    Jennifer Lopez eta Chenoa Blazquez. Argazkia: EITB Media

    9:33 min
imagen player
imagen player
imagen player

Jennifer Lopez eta Chenoa "GU"ko estudioan izan dira. Bai, Jennifer Lopez eta Chenoa izan ditugu gurekin, Donostian, Miramongo estudioan.

Chenoa Blazquez donostiarra da. Bere amaren haurdunaldiak Operación Triunfoko lehen edizioarekin kointziditu zuen eta zetorren haurra Noa deitu behar zuten arren, Chenoa lehiakidearen izenak erabat konkistatu zituen gure protagonistaren gurasoak.

Espainiar Estatuan erregistratu zuten lehen Chenoa izan zela azaldu digu, OTko lehiakidearen benetako izena Laura baita. Gainera, anekdota bitxia kontatu digu: behin Chenoa abeslariarekin eta Carlos Bauterekin hitz egiteko aukera izan zuela.

Bigarren protagonistak Jennifer Lopez du izena, eta Eatik dator. Jendea ezagutzen duenean, sarri NAN agiria erakutsi behar izan duela kontatu digu gure lankide ohiak.

Bitxikeria gisa, bere lagun minetako baten izena Marta Sanchez dela kontatu digu.

Batari Chenoa eta David Bisbalek OTn abestutako "Escondidos" jarri diogu; besteari, JLOren "Ain't Your Mama".