Gu

Gu

Gu

Elkarrizketa

Jurgi Ekiza: “Ideia da aurten ahal bezain beste jotzea, urte bukaeran etenaldi bat markatuko baitugu”

Willis Drummondeko kidea "GU"n izan da, "Hala ere" izeneko diskoaren aurkezpen bira hizpide.

  • Jurgi Ekiza

    Jurgi Ekiza. Argazkia: EITB Media

    8:24 min
imagen player
imagen player
imagen player

Jurgi Ekizak Willis Drummonden Hala ere izeneko azken diskoa aurkeztu digu. "GU" saioan izan da bandako abeslaria, LParen aurkezpen bira eroa hizpide.

Azken hilabeteetan, Euskal Herriko areto nagusietan, Japonian eta Korean jo dituzte disko berriko kantak. Orain, gaztetxe eta areto txikiagoetan ikusiko ditugu.

Ekizak azaldu digunez, ahal bezain beste jotzeko asmoa dute aurten, urte bukaeran etenaldi bat egin nahi baitute.

Zuzenekoen erritmo frenetikoaz hizketan, ahotsa ez urratzeko dituen trikimailuez galdetu diete saioko kideek. Gutxiago kantatzea baino, kontzertu osteko parrandetan gutxiago hitz egitea da klabea, musikariaren hitzetan.