Gu

Gu

Gu

Elkarrizketa

J Martina:“Espazio intimoan sortutako abestiak jendearen ahoetan entzuteak zentzua ematen dio egiten dugunari”

Merina Gris taldearekin egiten ari diren bira berezia aitzakia hartuta, taldearen bilakaera izan dugu hizpide Ane eta Kattalin Barcenarekin.

  • Ane eta Kattalin Barcena, J Martinako kideak

    Ane eta Kattalin Barcena, J Martinako kideak. Argazkia: EITB Media

    11:13 min
imagen player
imagen player
imagen player

J Martina taldeko Ane eta Kattalin Barcena "Gu"n izan dira, Merina Grisekin egiten ari diren bira berezia hizpide.

Iruñea, Gasteiz eta Donostian izan dira dagoeneko bi bandak, eta despedida falta zaie: maiatzaren 19an, Bilboko Kafe Antzokian, sarrera guztiak agortuta.

Aipatutako biran, Merina Grisen eskutik soilik ez eta bandarekin ere ikusi ditugu J Martinako kideak. Anek eta Kattalinek azaldu dutenez, formatu aldaketak eragina izan du lan egiteko moduan, baita zuzenekoan ere.

Kontzertuetan gertatuko bitxikeriez aritu gara Barcena ahizpekin. Tartean, Malakias efektua. Izan ere, "Beste zerbait" abestiaren Malakiasen remixak orijinalak baino arrakasta handiagoa izan du eta zuzenekoetan publikoak aho betez eskatzen du bizkaitar artistaren bertsioa. Horregatik, kontzertuetan, jatorrizkoa alde batera utzi eta remixaren aldeko apustua egin dute bizkaitarrek.

Gainera, Merina Griseko kideekin duten harreman estua izan dute hizpide bi gonbidatuek. Konplizitate pertsonalaz gain, Euskal Herriko musika elektronikoaren bidetik, artistikori ere bidaide eta elkarren erreferente dira bi bandak.

Azkenik, entzuten duten musikaz galdetu diegu bi artistei. Azken egunetan, Ralphie Choo, Ibil Bedi, Rusowsky eta Tatxers daude buklean euren mugikorretan.