Gu

Gu

Gu

Elkarrizketa

Sara Zozayaren “Caravan” singlea primizian aurkeztu dugu: “Bidaiatzeko kanta bat da”

Donostiar artistaren bisita izan dugu “Gu”n. 'Nara' izeneko disko berriaren bigarren singlea da ekarri diguna.

  • Sara Zozaya

    Sara Zozaya. Argazkia: EITB

    8:22 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Caravan" izeneko singlea aurkeztu digu Sara Zozayak "Gu"n. Uda ostean aterako duen 'Nara' diskoko bigarren aurrerapena da gurean, primizian, estreinatu duguna.

Sarak berak azaldu digunez, uda giroan bidaiatzeko kanta bat da "Caravan". Ukitu nostalgikoak dituen arren, ez da iraganarekin zuzenean lotutako kanta. "Erlazio pertsonalei buruzkoa da, denbora pasatu ahala jendea joan eta jendea etortzen dela, erlazioak aldatu egiten direla…", azaldu digu artistak.

Gainera, uda ostera arte kontzerturik ez emateko erabakia hartu duela kontatu digu: "Zuzenekoak prestatzen gaude. Uda eta gero, diskoa ateratzen dugunean, hasiko gara lehen kontzertuekin".

Abestiarekin batera bideoklipa kaleratuko du gaur donostiar artistak.