Gu

Gu

Gu

Elkarrizketa

Hofek ‘Amorrua’ aurkeztu digu: “Iluntasunean argi asko dago eta bidaia oso polita izaten ari da”

Lau abestiz osatutako EPa kaleratu berri du nafar artistak. Xehetasunak azaldu dizkigu “Gu” saioan.

  • Hofe

    Hofe. Argazkia: Gaztea

    16:08 min
imagen player
imagen player
imagen player

Hofek Amorrua izeneko EPa aurkeztu digu, estreinatu baino ordu batzuk lehenago, "Gu"n.

Amodioaren (aurreko diskoa) fasea ixten du Amorruak, artistak berak azaldu digunez. Tituluari so eginda ilunago ote datorren galdetuta, honakoa erantzun du musikariak: "Iluntasunaren barruan badaude argitasuna eta maitasuna". Hartara, Hofe eta 4:40ren ohiko espiritua aurkituko dugu lan berrian.

Azken urtean izandako bilakaeraz galdetuta, "hodeitxo batean" bizi dela aitortu digu Hofek: "Musikaz bizi naiz, modu prekario baten. Baina egia da bizitza aldatu zaidala, eta bidaia oso polita izaten ari da".

Lau kantak osatzen dute EPa: "Ez garelako etsaiak", "Ian Curtis", "El Xokas" eta "Edamame". 4:40ren ohiko laguntzaz gain, Kiliki, JEWLN, Sunny Wright IV, L'haine eta NormanBate$en eskutik helduta dator Hofe.