Gu
Estreinaldia
Entzun esklusiban Nøgenen kanta berria eta animatu izen bat proposatzera
Taldeko Ane, Markel eta Alex “GU”n izan ditugu, kaleratuko duten kanta berria primizian aurkezten.
-
Nøgeneko Markel, Ane eta Alex. Argazkia: Gaztea
17:15 min
Nøgen taldeko Ane, Markel eta Alex "GU"n izan dira, denboraldi berriko lehen saioan.
Finlandian egon berri dira, Zea Mays eta Janus Lesterrekin, bertako Euskal Etxea inauguratzen.
Udazkeneko taldea da Nøgen, maite dituztelako eguraldi goibela, euritakoa eta gabardinak. Hala ere, udan ez diote lan egiteari utzi. Bilbo, Gasteiz eta Donostiako Aste Nagusietan jo dute aurten, "inoiz amestu ere" egin ez dituzten kontzertuetan.
Hiriburuetako jaietako kontzertu jendetsuetatik bat aukeratzeko eskatu diegu, eta hirurek egin dute bat: Bilbokoa.
Taldearen azken nobedadearekin etorri dira bandako hiru kideak. Betetzen doazen ametsei eta 30 urte bete dituzten honetan sentitzen hasi diren nostalgiari abesten diote euren kanta berrian.
"Berria 3" deitzen diote abestiari, oraindik kantaren izen ofizialik ez duten arren. Gazteako entzuleei deia egin diete musikariek, izen proposamenak jasotzeko. Udazkenean (nola ez) estreinatuko dute kanta berria.