Gu

Gu

Gu

Estreinaldia

Bengo: “Disko zintzoa egin nahi genuen eta horregatik dira kantak tristeak eta nostalgikoagoak”

Musikariak "Zu geatu ezkero" izeneko single berria aurkeztu digu, esklusiban. Julen Aduriz ekoizlearen konpainian etorri da Gazteako estudiora.

  • Julen Aduriz eta Bengo

    Julen Aduriz eta Bengo. Argazkia: Gaztea

    11:09 min
imagen player
imagen player
imagen player

Bengo eta Julen Adurizen bisita izan dugu "GU"n, eta ez dira esku hutsik etorri. Izan ere, laster plazaratuko duen diskoko single berria ekarri digute: "Zu geatu ezkero".

Artista oiartzuarrak azaldu digunez, galera baten istorioa da abesti berriaren muina: "Gurekin ez dagoen pertsona bati zuzendutako mezua da. Oihu bat da. Pertsona hori zurekin balego gaur egungo bizitza nolakoa izango zen imajinatzean sentitzen den galera sentimendua".

"Beste Behin" Top Gaztearen lehen postuan dagoen astean etorri zaigu Bengo Gazteara. Irratian soilik ez, kalean ere harrera paregabea izan du artistak uda honetan. Publikoa oso gertu sentitu du, eta emandako kontzertu kutunez galdetuta bi nabarmendu ditu: Donostiako portuko jaietan emandakoa eta Oiartzungo Iturriotz auzoko jaietakoa.

Durangoko Azokan aterako du musikariak bere bigarren diskoa. Hala ere, elkarrizketan iragarri digutenez, aurretik ere entzungo dugu beste aurrerapenen bat.