Gu
Elkarrizketa
Urruzz: “Taxia eta musika uztartzea gustatuko litzaidake”
Andoni Urruzola ‘Urruzz’ errenteriar artistaren bisita izan dugu estudioan.
-
Urruzz. Argazkia: Gaztea
13:14 min
Urruzz artista errenteriarra ezagutu dugu "GU"n. 2023an argitaratu zuen "Sensaciones Incomprendidas" izeneko lehen singlea eta egunotan aurkeztu du "Zeinuak" izeneko azken kanta.
Musikarekiko zaletasuna nondik datorkion galdetuta, betidanik bere egunerokoaren parte izan dela dio Urruzzek: "Betidanik konposatu izan dut, beti ibili naiz etxean melodiak konposatzen eta letrak idazten".
Pasioa ogibide bihurtu bitartean, taxi gidaria da Urruzz. Etorkizunean, berak egindako musika entzun nahiko luke beste batzuen autoan.
Erreferentziez galdetuta, grungea eta new metala gustuko dituela dio artistak. Hala ere, bere musika egiteko orduan, estilo propioa aurkitu eta landu nahiko lukeela azaldu digu Urruzzek.