Gu
Elkarrizketa
Olatz Salvador: “‘Zain’ hitzarekin zerikusia duten gauzetan sinisten ikasi dut”
'Zainak Eman' diskoa ekarri digu artista donostiarrak.
-
Olatz Salvador. Argazkia: Gaztea
16:58 min
Olatz Salvadorren bisita izan dugu estudioan. Donostiar artistak Zainak Eman izeneko hirugarren diskoa aurkeztu digu.
Espiritualtasunaren bilaketaren bueltan eraiki du diskoa. Izan ere, fede eta helduleku falta somatu du azkenaldian; eta horri aurre egiteko modua aurkitu disko berriko kanten sorkuntzan.
LPko hamar kantetan, ohikoa baino ukitu ilunagoa duen ekoizpena topatu dugu. Diskoko lehen kanta, adibidez, estreinakoz berak ekoitzi duela kontatu digu artistak.
Doinu eta melodia leunetara ohituta, beste forma artistiko batzuk esploratzeko gogoa izan du musikariak: "Kolpe bat eman dut mahaian. Agian ez naiz ezagutzen duzuen pertsona goxo hori bakarrik, zakarra ere banaiz, eta haserretu egiten naiz".
Bi kolaborazio daude Zainak Emanen: Alba Morena eta IZAROrena. Bigarrenagatik galdetuta, ausaz gertatu den zerbait izan dela kontatu digu, hasiera batean beste artista batek egin behar baitzuen.