Musikalite

Asteazkeneatan 22:00etan

Musikalite, beste musika batzuk ere badirelako

X.U

Musikaren munduko berriena, bereziena, interesgarriena topatu nahi duzu? Ez zaitez urrutira joan, Maider Gorostegik eskainiko baitizu bilatzen duzun guztia.

Belarri fina baduzu, eta musika bada behar duzuna, Gaztean topatuko duzu asteazken gauetan.  Estreinaldirik handienak, eta ezkutuan geratzen diren perlak aireratuko ditu Maider Gorostegik astero.

22:00etatik aurrera, piztu irratia eta gozatu ezazu musika aukeraketarik bikainenarekin. Moko finentzat bakarrik, Musikalite Gaztean.