Bereziak
Ainhoa Vitoria
Dream Pop: Ametsen soinu banda
Doinu elektronikoak, fantasiazko atmosferak eta xuxurlatzen duten ahotsak. Horiek dira "Dream Pop" estiloaren osagaiak. Saio honetan, musika estilo hau jorratzen duten banda batzuk ezagutuko dituzu.
-
Iturria: Last Day Deaf webgunea
26:11 min



Azkenaldian arrakasta izaten ari diren telesail askotan erabiltzen dute estilo hau. Istorio bat girotzeko aproposak dira "Dream Pop" kantuak. Doinu elektronikoak eta ahots goxoak uztartzen dituen musika lasaia da. Udako ilunabar epel batean entzuteko aproposa.
Ezagutu ezazu "Dream Pop" musika estiloa. Hementxe podcast honetan entzungo dituzun kantuen zerrenda:
1. Chromatics - The Page
2. Chromatics - Girls Just Wanna Have Fun (Cindy Lauperren kantuaren bertsioa)
3. Hatchie - Try
4. Beach House - All Your Yeahs
5. Tame Impala - Feels Like We Only Go Backwards
6. Rihanna - Same O'l Mistakes
7. The Undercover Dream Lovers - Tell Me
8. EME - 2+2 Lau