Bereziak

Musika

Delirium Tremensen agurra: 30 urte

Talde mutrikuarrak 1991n eman zituen azken kontzertuak, baina bada bat disko batean jasota utzi zutena; maiatzaren 24an Bilboko Plaza Barrian eman zutena.

  • Delirium Tremens

    Delirium Tremens

    15:06 min
imagen player
imagen player
imagen player

Hirukote moduan hasi zuen ibilbidea Delirium Tremens taldeak, eta sei urte eta estudioko bi diskoren ondoren agur esan zuen. Hala ere, desegin aurretik zuzeneko bat ere grabatu zuen, eta kontzertu hark 30 urte bete dituela aitzakitzat hartuta, Andoni Basterretxea, taldeko ahots eta gitarrista, gonbidatu dugu podkast honetara. Besteak beste, "Boga-Boga", "Ikusi" eta "Laino ilunak" ere entzungo ditugu.