youtuberrak

youtuberrak

youtuberrak

Irabazlea

Iban Garciak eskuratu du 'Youtuberrak' lehiaketako udako saria

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

1.000 euro lortu ditu Iban Garcia gipuzkoarrak, uztaileko eta abuztuko bideo onena bidaltzeagatik.

Maiatzean ezagutu genuen 'Youtuberrak' lehiaketako lehendabiziko irabazlea. Orduantxe ere, Iban Garciarentzat izan zen saria. ekainean, ostera, Ander Mendizabalek eskuratu zuen.

Udan sari bakarra banatu dugu; sari potoloa banatu ere. Izan ere, uztailean eta abuztuan irabazle bakarra izan da: Iban Garcia 'youtuberra'.

Hala, saria ere bikoiztu egin da, eta 1.000 euro eskuratu ditu bideo honengatik.

Bada, zorionak Iban!