youtuberrak

youtuberrak

youtuberrak

Saria

Badugu Youtuberrak lehiaketaren azaroko irabazlea

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

"Sleeptak" bideoak jasoko du 500 euroko saria, azaroan.

Konturatu orduko iritsi gara azaro bukaerara, eta, hilero legez, Youtuberrak lehiaketak irabazle berria dauka.

Zuen botoek hala erabakita, "Sleeptak" youtuberrak jasoko du oraingo honetan hileko saria, hondoratzen ez den arrautzaren afera aitzakiatzat hartuta prestatutako bideoari esker.

Aipatu lanak 500 euro eramango ditu, 347 boto lortu baititu. Bigarren sailkatuak, "Amets saltzailea" lanak, berriz, 287 puntu eskuratu ditu..

Honekin bukatutzat eman dugu Yotuberrak lehiaketa, nahiz eta oraindik ere sariak banatzen jarraituko dugun. Durangoko Azokan egingo dugun ekitaldian, urteko youtuberra hautatuko dugu, eta 2.000 euro jasoko ditu denen artean kanalik onena duen erabiltzaileak.