youtuberrak

youtuberrak

youtuberrak

Lehiaketa

Maitane Segurola eta Iban Garcia, urteko 'youtuber' onenak

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Abenduan bukatutzat eman dugu udaberritik Gaztean martxan izan dugun lehiaketa. Urteko 'youtuber' onenen artean 2.500 euro banatu ditugu.

3:38

Udaberrian hasi eta abendura arte, Youtuber lehiaketak leku garrantzitsua bete du Gaztean. Sari potoloak banatu ditugu hilero parte-hartzaileen artean, eta hasieratik helburu garbi bat izan du lehiaketak: Youtubeko euskal kanalei bultzada ematea.

Dena den, ekimen garrantzitsu hau, tamalez, amaierara iritsi da, eta horren lekuko izan zen Durangoko Azoka abenduaren 8an. Izan ere, egun horretan, Gazteako Youtuber lehiaketako urteko sariak banatu genituen, besteak beste, 'Gu ta Gutarrak' saioko partaideak protagonista izan zituen gala berezian. (Ikusi bideoa).

Bi izan ziren, hain zuzen, banatutako sariak: bideo onenari emandakoa eta kanalik onenak jaso zuena. Lehendabizikoa, 500 eurokoa, Iban Garciak eskuratu zuen, eta Maitane Segurolarentzat izan zen saririk potoloena, 2.000 eurokoa.

Eskertzekoa da lehiaketa honetan parte hartu duzuen guztiok egindako lana, eta, nola ez, zoriontzeko modukoa saridun guztien merezimendua.